Galeria

Azken Argazkiak / Bideoak

Kritikak

JAIME VALDERDE (Gara). Gai Minbera.

“Errefusa”, Atxulondo Kulur Etxea (Zizurkil)
Dramaturgia, aktore lana eta zuzendaritza: Joserra Fachado
Saxofonista: Txino

Antzerkiari eskatu ohi zaion zerbait da gai minberetan piko ematea. Horixe da Xepeta Produkzioaken lan honek egiten duena: azken urteotan Gipuzkoan eman den polemikarik handienetakoa hizpide hartu eta luzez enkistaturik egoteko itxura duen gatazka hori taulara eraman. Hondakinen gaiak herrialdearen politika eta botere oreka zeharo baldintzatu ditu azken agintaldietan, eta herri honetan hain usua den moduan, ika-mika politiko horiek erabateko eragina izan dute jendearen harreman pertsonaletan.

Gehiago irakurri

“Errefusa” lanak hartzen duen denbora historikoa atez atekoa ezarrita zegoen garaitik gaur egunera doa gutxi-gorabehera. Konfliktoaren parte diren zenbait pertsonaia irudikatzen ditu, baina nukleo dramatikoa alaba-aita harreman batean zentratuta: lehenengoa, herri bateko Bilduren alkatea eta, ondorioz, atez atekoaren defendatzailea; bigarrena berriz, sistema horren aurreko jarrera kritikoa daukana.

Taularatzea baliabide urrikoa dugu, batez ere antzezleen aldetik, Joserra Fachadok bere gain hartzen baitu pertsonaia gehienak jokatzeko ardura. Planteamendu horrek obraren ikusgarritasunean eragina badu ere, Fachadok ausarki ekiten dio erronkari, testu duin batean bermaturik. Zuzeneko musika kolorea ematen dio lanari eta kontaketaren erritmoa markatzen. Eszenaz eszena, hondakinen gatazkak jendearen bizimoduan duen oihartzunaz gogoeta eginarazten digu antzezpenak. Gaiari dagozkion argudio eta jarrera kontrajarriak aletzen dira, ikuslea interpelatuz eta antzokiari beharrezkoa duen dimentsio bat emanez, eztabaida-gunearena alegia.

Egutegia

Noiz ikusi gure antzezlanak

Errefusa Antzezlana 3

16/09

Antzelana: ERREFUSA

Non: Gurutze Auzoan. Oiartzun.

Ordua: 22:00h.

Sinopsis: Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

Errefusa Antzezlana 2

04/28

Antzelana: ERREFUSA

Non: Atxulondo Kultur Etxean. Zizurkil.

Ordua: 20:00h.

Sinopsis: Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

Errefusa Antzezlana 1

02/12

Antzelana: ERREFUSA

Non: Pasai San Pedro, Udal Aretoan.

Ordua: 19:00h.

Sinopsis: Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

Kontaktua

Harremanetan jarri

JOSERRA FACHADO

Ricardo Arrillaga 1, 13C
20110 Pasai San Pedro
Gipuzkoa

T: 617 903 227
E: jrfachado@gmail.com