Errefusa

Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu den guztiaren ostean, hondakinen inguruan eztabaidatzen amaituko genuela.

ERREFUSA hondakinen kudeaketari buruzko antzezlan bat da.

Errealitatea eta fikzioa nahasten duen antzezlan honetan, atez ateko sistemaz, bosgarren kontenedoreaz, erraustegiaz eta birziklapenaz hitz egiteaz gain, pertsonez hitz egiten da. Ideologia, sentimendua eta jarrera ezberdinak dituzten biztanleez.

Oholtza gainean aktore bakarra (ni neu), saxofonista batekin lagunduta; baina pertsonaia asko; elkarrizketak, bakarrizketak, poesiak eta musika era berritzaile batean kontatuak.

Nire asmoa hausnartzeko pieza bat sortzea da. Eta antzezlan honek eztabaida pizteko balio izatea gustatuko litzaidake.

 

Dramaturgia, aktore lana eta zuzendaritza: Joserra Fachado
Saxofonista: Txino
Eszenografia: Marisa Egaña
Kartela: Sebas Legarda
Argi diseinua eta teknikaria: Eragin